Gutxi falta da Liberaren metro koadro 1 naturako zaborren kontra proiektuaren seigarren ediziorako, eta beste behin ere, naturguneetatik metro koadro 1 zabor biltzera animatzea nahi dugu. Egin bat Mancoeducarekin naturako zaborrak biltzean!
Zer da Libera proiektua?
Liberaren proiektua 2017an sortu zuen SEO/BirdLife Ornitologiako Espainiako Elkarte eta ingurumen-arloko GKEak, Ecoembes ingurumen-erakundearekin elkarlanean. Herritarrei natura zaindu behar izatearen gaineko kontzientzia harrarazteko xedearekin jaio zen, eta gizartea mobilizatu nahi du naturguneak garbitzean aktiboki parte hartzeko. Proiektuarekin batera naturazaborra terminoa ere sortu zen, eta naturan botata utzi eta uzten diren giza jatorriko hondakinei egiten die erreferentzia.
Hondakinak botata uztea
Naturan hondakinak botata uztea egun aurrez aurre dugun ingurumen-arazo larria da. Kalte hartzen duen lehenbizikoa basa-bizitza da. Basuraleza, una aproximación al impacto del abandono de basura en los entornos naturales txostenaren arabera (Naturazaborra, zaborrak natura-inguruneetan botata uzteak duen inpaktura hurbiltzea), 2016an itsasoko edo itsasertzeko 800 espezie zenbatu ziren “naturazaborra irensteagatik kalte hartuak, korapilatzeagatik istripua izandakoak -mamu-arrantza esaten zaiona- beren habitatetan inpaktu zuzenak izateagatik edo sakabanatzeagatik”.
Oraindik asko dago ikertzeko lehorreko kutsaduraren gainean, baina kalkulatzen da itsasokoa baino handiagoa dela, frogatuta baitago itsasora iristen diren hondakinen zati handiena lehenago lehorrean egon dela.
Zer egin dezakegu?
Naturako zaborren kontra borrokatu nahi baduzu eta hondakinik gabeko natura-inguruneez gozatu, egin bat proiektuarekin! Ingurumena zaintzeko dena jarri nahi baduzu zure aldetik, eman izena formulario honen bidez ekainaren 10erako, ostirala, Mancoeducak antolatu duen jardueran. Zurekin izango gara pertsona bakoitzeko metro koadro bat hondakin bilatzen eta biltzen.
Gainera, LIBERAk antolatu duen elkarlaneko bilketarekin bat egin dezakezu, ekainaren 11n izango da, larunbata. Iruñerriko Mankomunitateak auzolan bat prestatu du egun honetarako, Arga eta Utzama ibaien ertzetan dauden hondakinak jasotzeko.
Utz dezagun natura hondakinik gabe, garbi!