Bere heziketa-lana egin ahal izateko, jarraian zehazten ditugun baldintzetan ematen du zerbitzua Mancoeducak. Hartara, baldintza horiek ezagutu eta onartzea ezinbesteko baldintza da heziketa-eskaintzan parte hartu ahal izateko.
Baldintza hauen xedea da parte-hartzea egoerarik onenean egitea, segurtasuna, pertsonen osasuna eta proposamenen heziketa-kalitatea babestuta, parte-hartzaileen beharretara egokituta, iraunkortasuneko irizpideekin bateragarri eginda eta heziketa-eskaintzaren hartzaileen eskumenean jartzen diren industria-instalazioen funtzionamendua ziurtatuta.
Mancoeducako eskaerak egiteari buruzko zerbitzu-baldintzak:
Mancoeducako heziketa-eskaintzari buruzko edozein eskaerak berekin dakar zerbitzu-baldintza hauek eta Pribatutasun Politika eta Datuen Babesarenak onartzea.
Eskuragai dagoen heziketa-eskaintza da www.mancoeduca.com webgunean aurkezten dena, eta bertan zehazten dira egutegi- eta ordutegi-baldintzak, zein mailetarako den, eta abar. Akatsen bat badago izan ezik, baldintza horiek izango dira indarrean daudenak.
Baldintza horiekiko edozein aldaketa egiteko, aurretik Mancoeducaren berariazko adostasuna eduki beharko da.
Izapidetutako eskaerek ez dute inolako kosturik izango Mancoeducarako. Beraz, parte hartu ahal izateko pertsonak garraiatzearen edo materialak edo baliabideak garraiatzearen kostuak parte hartzen duten pertsonek edo erakundeek ordainduko dituzte, zehazten den kasuetan izan ezik.
Eskuragai dauden bitartekoekin eta baliabideekin eskaerei modu eraginkorrean arreta eman ahal izateko, Mancoeducak egutegien eta ordutegien plangintza bat proposatuko du, eskaera egin dutenen beharretatik ahalik eta hurbilena egongo dena, baina ezin du bermatu erabat erantzungo zaienik.
Mancoeducaren eskaintzaren hartzaile diren erakundeek webgunearen bidez egin eta kudeatuko dituzte beren eskaerak. Iruñerriko ikastetxeen kasuan, ikastetxe bakoitzak dituen kontuak erabiliz egingo da.
Eskaeren kudeaketa era digitalean egiten da, eta, hortaz, eskaerarekin batera helbide elektroniko bat, harremanetarako pertsona bat eta telefono-zenbaki bat eman behar dira. Datu horiek Pribatutasun Politika eta Datuen Babesaren arabera tratatuko dira.
Jardueretan parte hartzeari buruzko zerbitzu-baldintzak:
Jarduera bat eskatzeak berekin dakar jardueretan parte hartzeko baldintza hauek onartzea.
Jarduera orotan, eskatzaileak bermatuko du parte-hartzaile talde bakoitzarekin, une oro, ikastetxeko, taldeko, erakundeko… arduradun bat egongo dela.
Arduradun horrek jakingo du jarduera garatuko den egunak, ordutegiak eta baldintzak zein diren eta zein material behar diren garatzeko.
Pertsona hori arduratuko da taldeari laguntzeaz, ordenari eta jarduera garatzeko jokaera egokiari eusteaz, eta une bakoitzean hezitzaileak eman ditzakeen berariazko oharpenak betearazteaz.
Mancoeducarekin harremanetan jarri gabe 20 minutu baino gehiagoko atzerapena izateak jarduera bertan behera uztea ekarriko du.
Pertsonen segurtasuna, IMren ekipoen edo instalazioen egoera eta eginkizuna, edo jardueraren garapena arriskuan jartzen duen parte-hartzaileen jokaera desegokia jarduera eteteko eta IMren instalazioetatik berehala ateratzera behartzeko arrazoia izan daiteke.
Pertsonen segurtasunari edo jardueraren garapenaren bideragarritasunari eragiten dioten ustekabeko kondizioak gertatzen badira, programatutako jarduerak bertan behera utzi ahal izango dira. Kasu horietan, Mancoeduca ahalik eta azkarrena jarriko da harremanetan jardueraren arduradunekin.
COVID-19, APLIKAZIO-BALDINTZA OROKORRAK
Jardueraren aurretiko 10 egunetan COVID-19an positibo izan diren pertsonak, aurretiko egunetan COVID-19arenak diren sintomekin bateragarriak direnak eduki dizutenak edo dituztenak (sukarra, eztula, arnasa hartzeko zailtasuna, usaimena eta dastamena galtzea, urdail-hesteetako arazoak, eztarriko mina) edo COVID-19an positibo den pertsona baten hurbileko kontaktua, duela gutxikoa, direnak behartuta egongo dira maskara erabiltzera jardueran zehar eta eskuen higienea egitera.
Beste edozein egoeratan, COVID-19aren neurrien jarraipena ez da nahitaezkoa. Edonola ere, IMk barnealdeetan maskarak erabiltzea gomendatzen jarraitzen du, bereziki pertsona askoko taldeen eta aireztapen gutxi duten lekuen kasuan.
Baldintza hauek aldatu ahal izango dira pandemiaren bilakaeraren eta indarrean dauden murrizketa orokorren edo IMren beraren murrizketen arabera.