Azterlanek oso argi uzten dute: klima-aldaketa inoiz baino gehiago ari da larriagotzen planetaren osasuna. Horren kontzientzia hartzeko eta gero eta presenteago dauden arriskuei aurre egiteko jarduteko ordua da. Lagundu nahi duzu? Hasi Mancoeducako jarduerak eginez!
Duela gutxi, aurtengo otsailaren 28an, IPCC Klima Aldaketari Buruzko Gobernu Arteko Taldearen azken txostena eman zen argitara. Eta bertan azaldu zuten nola klima-aldaketa gero eta arrisku larriagoa ari den bihurtzen Lur planetarako eta, ondorioz, gizakiontzat.
Baina, zer da klima-aldaketa? Klima-aldaketak aldaketak dakartza Lurreko tenperaturetan eta kliman, modu naturalean ere gertatzen diren aldaketak. Baina IPCC talde horren txostenek ondorioztatzen dute gizakion jarduna dela klima-aldaketaren kausa nagusia, XIX. mendeaz geroztik drastikoki bizkortu baititu gure planetak dituen ziklo naturalak.
Klima-aldaketaren kausa nagusietako bat da berotegi-efektuko gasen isurpenak emendatzea, esate baterako, karbono dioxidoa eta metanoa, eguzki-beroa atxiki eta tenperaturak berotzea eragiten baitute. Gas horietatik gehienak erregai fosilak erretzearen ondorioz sortzen dira, industria-jardueretan edo garraioan erretzen diren erregaiak, baina baita deforestazioaren, nekazaritzaren eta hondakinak botatzearen ondorioz ere, esate baterako.
Ondorioak ikaragarriak dira eta bata bestearen segidan sortzen diren aldaketa globalak ekartzen dituzte berekin: espezieak desagertzea eta biodibertsitatea galtzea, muturreko klima-fenomenoak, hala nola lehorteak, suteak edo itsas maila goratzea, elikadura-segurtasun txikiagoa eta berdintasunik ez handiagoa… Ez bada neurri sendo eta biribilik hartzen, aurreikusten da mendearen amaierarako planetaren tenperatura globala 2,7 gradu zentigradu berotuko dela, eta horrek aldaketa larri eta konponezinak ekarriko ditu berekin.
Argi duzu, ezta? Orain da ekiteko unea! Eta zuen ikastetxea horretan hasteko toki ezin hobea da. Jarraian, jarduera batzuk gomendatzen dizkizugu, klima-aldaketaren gainean ikasi eta kontzientzia hartzen laguntzeko:
-
Klima-aldaketa eta arnasten dugun airea (Lehen Hezkuntza)
-
Klima-aldaketak mugiarazten gaitu (Lehen Hezkuntza)
-
Karbono-aztarna garraioan (Bigarren Hezkuntza)