Otsailaren 11 Neska eta Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna da, eta, egun horren harira, zientzia- eta teknologia-komunitateetan emakumeen parte-hartzea indartzearen garrantzia nabarmendu nahi da. “Buruak ahalduntzen, etorkizunak eraikitzen: neska eta emakume zientzialariak” lelopean, egun honek aukera ematen digu lortutako lorpenei buruz hausnartzeko, aldaketak eskatzeko eta beren erkidegoetako eta herrialdeetako historian arrasto bikaina utzi duten emakumeen ausardia eta erabakimena ospatzeko.
Zientzia eta berdintasuna
STEM arloetan parte-hartze zuzen eta ekitatiboa lortzea funtsezkoa da genero-berdintasunera heltzeko, egun mundu-mailako ikertzaileen % 30 baino gutxiago baitira emakumeak, Nazio Batuen Erakundearen arabera. Nahiz eta diziplina horiek bizkortasuna duten nazioetako ekonomietan, herrialde gehienetan oraindik ez da lortu genero-berdintasuna sektore honetan, herrialde horien garapen-maila axola izan gabe. Genero-berdintasunaren garrantzia eta emakumeen eta nesken ahalduntzea aitortuta, egun honek inspiratzen gaitu aktiboki babestera haien parte-hartzea zientziaren eta teknologiaren alorretan, hartara, etorkizun ekitatiboagoa eta berritzaileagoa eraikitzeko.
Emakumea eta zientzia Espainian
Ba al dakizu Zientziaren arloko Nobel saria emanda 894 gizoni egin zaiela aitortza, baina bakarrik 60 emakumek irabazi dutela sari hori? Hori dela-eta, garrantzitsua iruditzen zaigu Espainian zientziaren esparruan gailendu diren emakumeak nabarmentzea. Adibide nabaria María Elena Maseras (1853-1905) da, medikua, pedagogoa eta irakaslea. Aitzindaria izan zen, Medikuntzako unibertsitate-ikasketak egin zituen lehen espainiar emakumea izan baitzen. Hain zuzen, Savoiako Amadeo I.aren Errege Dekretuari esker izan zuten emakumeek goi-mailako hezkuntzarako sarbidea, nahiz eta hasieran hainbat arazori egin behar izan zioten aurre eskoletara joan ahal izateko.
Emakumeen prestakuntzan aurrerapenak egin badira ere, erronkek eta aurreiritziek jarraitzen dute hainbat alorretan, besteak beste, zientzian. Erabakigarria da genero-oztopoak etengabe bota behar izatearen gainean hausnartzea, ez bakarrik zientzian, baizik eta lanbide guztietan.
Berdintasunaren aldeko ekintza
Otsailaren 11n genero-berdintasuna ospatu eta sustatzen dugu. Hain zuzen, egun horretan, generoa zein den axola izan gabe, pertsona guztiek lanbide-arloan beren ametsei jarraitzeak duen garrantzia nabarmentzen dugu. Hartara, egunarekin bat egitera animatu nahi zaitugu, emakumeak eta gizonak berdin izendatzearen konpromisoan, zuzen eta ekitatiboagoa izango den etorkizun baterantz pauso esanguratsuak bultzatuz. Babestu inklusiboagoa izango den gizarte bat eraikitzea!
#NeskaetaEmakumeZientzialarienNazioartekoEguna