Galdetu al diozu inoiz zeure buruari zure hamaiketakoak ere kutsatzen ote duen? Sor dezaket hondakin gutxiago eta, hartara, hobeki zaindu dezaket gure planeta?
Hainbat dinamikaren bitartez, sortzen diren hondakin desberdinak ezagutuko dituzte ikasleek, nondik etortzen diren, haien ondorioak eta hamaiketakoan hondakin gutxiago sortzeko dauden aukerak.
Egun horretako bertako atsedenaldian ikasleek sortutako hondakinen auditoretza egin ondoren, ingurumen-arazoetako batzuk ezagutuko ditugu, adibidez, ogitartekoaren bilgarria sortzeko isuritako CO2-a. Taldeka, ordezko aukerak bilatuko dira eta nola gauzatu pentsatuko da, hondakin gutxiago sortzeko eta planeta babesteko taldeko eta banakako konpromiso batera heltzeko.
Hamaiketakoak jasangarriagoak izatea egingo dugu!
GARAPEN IRAUNKORRERAKO HELBURUAK:



Hauekin lan egiten dugu
Tailerra ongi egin ahal izateko, ikasleek ikusgai izango dute beren hamaiketakoa edo sortu duten hondakina. Tailerra egingo den egunean, irakasleak dokumentu hauen kopiak eginda izango ditu:
"Hondakinik gabeko hamaiketakoa. Jarraipena" eta "Ingurumen-konpromisoa. Hondakinik gabeko hamaiketakoa".

