Badakizu aluminioa dela lurrazalean ugarien dagoen hirugarren elementua, oxigenoaren eta silizioaren ondoren, eta bai industrian gehien erabiltzen den hirugarrena ere, burdinaren eta altzairuaren ondoren? Eraikuntzarako materialak, sukaldeko tresnak, altzariak, etxetresna elektrikoak, elektronikako gailuak... Gure eguneroko bizimoduko objektu askotan dago aluminioa. Badakizu zein hondakinek duten aluminioa? Eta zer gertatzen da edukiontzira botatzen ditugun latekin? Zein onura ditu latak birziklatzeak? Galdera horiei eta beste batzuei erantzungo diegu, eta lata erabiliei beste bizitza bat emateko eta jolas dibertigarriak sortzeko sormenezko trikimailuak eskainiko ditugu. Gainera, hamaiketakoa edo askaria eramateko beren poltsa diseinatzen erakutsiko diegu ikasleei.
Mancoeduca
BIGARREN HEZKUNTZA
Bigarren Hezkuntza 1
Bigarren Hezkuntza 2
Bigarren Hezkuntza 3
Bigarren Hezkuntza 4
Oinarrizko Lanbide Heziketa
Erdi-mailako Lanbide Heziketa
Gaztelania
Euskara
Google Drive