Hondakinak Murrizteko Europako Astea

Mundua aldarazten, kontsumo-ohitura iraunkorrekin

Gehiegizko kontsumoak eta hondakinak sortzeak ondorio suntsitzaileak dituzte gure ingurunean, hasi gure natura-baliabideak agortzetik eta klima-aldaketa eragin eta areagotzeraino. Irtenbidea argia da: kontzienteagoak eta iraunkorragoak diren kontsumo-ohiturak hartu behar ditugu. Ohitura horiek alferrik galtzea murrizteko bidea emango dute, eta, gainera, gure baliabideak babestuko dituzte, biodibertsitatea zainduko dute eta pertsonon bizi-kalitatea hobetuko dute, bizitzeko estilo iraunkorragoa sustatuz. Erabakia gure esku dago, eta aukera bakoitzak axola du mundu iraunkorragoa sortzeko.

Bilgarrien kudeaketa iraunkorraren garrantzia

Aurten, ekitaldiak bilgarrien kudeaketan eta haien inpaktu ekologikoan jartzen du arreta. Onartzen dugu bilgarriak, produktuak babesteko eta aurkezteko erabakigarriak direnak, ingurumenerako erronka adierazgarriak direla, haien zati handi bat hondakin bihurtzen baitira. Prebentzioak eginkizun giltzarria du ontziratzearen eta bilgarrien ingurumen-inpaktua gutxitzean, erabiliko diren materialak aukeratzeak eragina baitu haien karbono-aztarnan. Elkarrekin, erronka honi heldu ahal diogu eta ingurumenerako errespetuzkoagoa den ontziratze baterantz aurrera egin ahal dugu.

Ekin!
Tokiko eta eskualdeetako agintariek eta erakundeen aukera zabal batek (herritarrak, eskola-komunitateak, enpresak, gobernuz kanpoko erakundeak, elkarteak…) hondakinak murrizteari buruzko sentsibilizazio-ekimen honekin bat egin dute. 
Gauzatutako ekintzek sinplea baina, era berean, boteretsua den formula batean jartzen dute arreta: urrezko hiru arauak. Kontsumoa MURRIZTEA, produktuak eta materialak BERRERABILTZEA, eta hondakinak BIRZIKLATZEA. Edonola ere, horiek dira nagusiak, baina ez bakarrak, gure kontsumo-ohiturak eraldatzeko. 
Parte hartzea denon eskura dago. Ez itxaron, zuk zeuk ere ekiteko!

Ikasleen artean kontsumo-ohitura arduratsuak sustatzen lagundu ahal dizuten baliabide batzuk dituzu jarraian:

#JardunOrain

European Week for Waste Reduction. (2023, 24 apirila). Hondakinak Murrizteko Europako Astea - EWWR. EWWR. https://ewwr.eu/

Iruzkinak