|
Gurasoen Elkarte bateko kide zara? Jakin ezazu zer hezkuntza-ekintza eskaintzen dizkiegun guraso elkarteei ikasturte honetarako: Taldeentzako esperientzia kooperatiboa, zuen asmamena eta ingurumen-kontzientzia probatzen dituena. Enigmen eta erronken bidez, klima-aldaketari aurre egiteko tokiko ekintzak ezagutuko dituzue, eta pertsona bakoitza konponbidearen parte aktiboa izan daitekeela ikusiko duzue. Berriozarreko Emauseko trapuketarien arropa birziklatu eta berrerabiltzeko instalazioetara bisita gidatua eginez ezagutuko dugu bere lana. Ibilbidean zehar, jantziak bigarren bizitza bat emateko nola sailkatzen, hautatzen eta prestatzen diren ikusiko dugu, horrela, hondakinak murrizten eta objektuen bizitza baliagarria luzatzen laguntzeko. Lantegi horretan, gure kontsumitzeko modua aztertu ahal izango dugu, ekonomia zirkularra bezalako kontzeptu jasangarrietan sartu, eta gure ustez erabili eta botatzeko den zaborra erabilera berrietarako erabil daitekeen material berreskuragarria zenbatekoa den ikusi. Zure ikastetxeak konpostagailua badu eta konpostajearen bidez materia organikoaren kudeaketa ezagutu nahi baduzue, tailer hau eska dezakezu familian egiteko. (Eskaera posta elektronikoz bakarrik) Nola parte hartu jardueretan? |
