Jolas interaktibo laburrak, non Reme tximinoak hiri-garraiobide osasungarrienak eta ingurumena hobekien zaintzen dutenak ezagutzen lagunduko digun. Bideoa eta karaokea ere baditu.
Ikasturte honetan, iraunkortasuna zure gelara hurbiltzen jarraitu nahi dugu. Hori dela-eta, eskaintza malgua prestatu dugu, garai berrietara moldatua eta heziketaren esperientzia pertsonalizatzera bideratua. Aukeratu zure testuingurura eta beharretara hobekien egokitzen den modua.
Ikasleekin mugikortasun iraunkorraren eta garraio publikoaren onurak jorratzeko pentsatuta dago unitate didaktiko hau. Horretarako, hiri-garraioa, kutsadura eta osasuna, bizikidetza eta mugikortasun iraunkorra erlazionatzen dituzten kontzeptuak landuko dira.
Gure hiri-mugikortasunak eragindako airearen kutsaduraren eta klima-aldaketak dituen ondorioen inguruko jardueren segida bat landuko dute ikasleek unitate didaktiko honetan, eta bai hiriko airearen kalitatearen kausa eta ondorioetako batzuk ere.
Ikasleekin, gure ingurune hurbileneko soinuen eta zaraten gaia lantzeko pentsatuta dago unitate didaktiko hau, zaratek pertsonengan eta eguneroko ingurunean dituzten eraginak eta haiek nola prebenitu modu esperientzialean ulertzen lagunduta.
Ikasleekin, eguneroko bizimoduko zaratak eta soinuak, garraiobideak eta oinez ibiltzearen onurak lantzeko pentsatuta dago unitate didaktiko hau, online ipuinen eta jolasen bidez.