Arropa, janzteko eta askoz gehiagorako!

Unitate didaktikoa
Mancoeduca
HAUR HEZKUNTZA
Haur Hezkuntza 1
Haur Hezkuntza 2
Haur Hezkuntza 3
Gaztelania
Euskara
Google Drive

Jantzi edo oinetako batzuk txiki gelditu zaizkigunean, erabiltzen ez ditugunean edo hondatu egin direnean, beste bizitza baliagarri bat eman diezaiekegu. Egiteko modu asko daude: beste norbaiti ematea, mozorroak egiteko erabiltzea, peluxeak janztea, trapuak egitea... Gainera, erabiltzen ez dituzun jantziak edukiontzi arrosara botata, arropari beste bidaia bat egiten laguntzen diozu. Emausko Trapuketariak birziklatzeaz eta gehien behar dutenentzat prest uzteaz arduratzen dira; hartara, ingurumena zaintzen lagunduta.

Unitate honetan, zure sormena zabalduko dugu, jarduera dibertigarrien bidez. Jarduera horiek barne hartzen dituzte arropa birziklatzeko tailerrak, pintura, ebakigarriak eta edukiontzi baterako bisita.