Ingurumenaren Mundu Eguna

Ekainaren 5 hau Ingurumenaren Mundu Eguna izango da! Nazio Batuen Erakundeko Batzar Nagusiak 1972an egun hori ezarri zuenetik, urtero jai berdea izaten da. Eta aurten, “Gure lurrak. Gure etorkizuna. #LeheneratzeBelaunaldia gara” leloarekin, jokaleku ezin hobea izango dugu ikasteko eta kontzientziaz jarduteko, gure planeta zaintze aldera.

Ingurumen-ekintza

Ingurumenaren Mundu Eguna ez da bakarrik egutegiko beste egun bat: ekintza eraldatzaileen bultzatzaile giltzarria da maila globalean. Gobernuei, enpresei eta guri guztioi egindako deia da, lanari ekiteko eta ingurumen-krisi honi aurre egiteko. Kontsumitzen dugunaren gainean gogoeta egitea gakoa da arazoaren zati ez izateko.

Heziketa eta ardura

Heziketak funtsezko eginkizuna du ingurumenaren zainketan. Ingurumen-erronkei buruzko kontzientzia harrarazteko ezinbesteko zeregina dute hezitzaileek, hartara, ekintza arduratsuak sustatuz gaztetatik. 

 

Mendira joango gara!

Ingurumenaren Mundu Eguna ospatzeko, baliatu Mancoeducaren “Gure Ezkaba” jarduera. Mendira igoko gara eta naturaz gozatuko dugu, gure ekintzek gure ingurunean duten eraginaren gainean hausnartzen dugun bitartean. 

 

Egin bat ekimen honekin eta lagundu gure planeta zaindu eta babesteko konpromisoa hartua duten etorkizuneko herritarrak hezten!

#IngurumenarenMunduEguna #LeheneratzeBelaunaldia

HARPIDETU ZAITEZ - Mancoeduca

 

Iruzkinak