Askatu natura

Beste urte batez, Libera 1m² (Askatu metro koadro bat) kanpaina heldu da, kontzientzia sorrarazteko eta herritarrak mugiarazteko, naturaguneak zaindu eta naturazaborrik gabe edukitze aldera. Egin nahi duzu bat ekimenarekin?

Zer da LIBERA proiektua?

Libera proiektua ONG Seo/BirdLife gobernuz kanpoko erakundeak eta Ecoembesek sortu zuten, naturazaborraren aurka borrokatzeko, hau da, naturan botata uzten diren hondakinen aurka. Helburua da herritarrak sentsibilizatzea ingurumena kontserbatzeak eta klima-aldaketaren aurka borrokatzeak duen garrantziari buruz, naturaguneak garbitzean eta babestean aktiboki parte hartzea sustatuta.

Zergatik da garrantzitsua zuk parte hartzea?

Naturan zaborrak botata uztea egun aurrez aurre dugun ingurumen-arazo larria da. Ekimen hau erabakigarria da kutsaduraren errealitate kezkagarriaren aurrean, bereziki plastikoek eragindako kutsaduraren aurrean. Nazio Batuen Erakundearen arabera, urtero, 19 eta 23 milioi tona hondakin plastiko artean iristen dira aintzira, ibai eta itsasoetara, eta hori mehatxua da biodibertsitaterako eta arrisku handia giza osasunerako, ur-iturriak eta elikagaiak kutsatzen baitituzte.

Askatu natura Mancoeducarekin

Proiektuaren partaide izan nahi baduzu eta ekintzara igaro, etorri naturazaborra biltzera maiatzaren 31ean Mancoeducarekin! 2024ko maiatzaren 26ra arte eman dezakezu izena. Ikasleekin batera, Ibai Parkeko zati bat garbituko dugu,eta gogoeta egingo dugu, hondakin horiek nola iritsi diren pentsatuz, hartara, berriro gertatzea prebenitzeko.

Eman ezazu izena!

Lehen Hezkuntza

Bigarren Hezkuntza

Eta lagunekin, familiekin edo banaka parte hartu nahi baduzu, ekainaren 1ean izango duzu horretarako aukera, Iruñerriko Mankomunitateak antolatu duen jarduerarekin.

Esteka honetan eman dezakezu izena

Oharra

Gogoan izan Mancoeducak sustatu eta erraztu egiten duela gure jardueretara hiri-garraioan joatea. Zure garraio-txartela eskatu ahal duzu lotura honetan barne hartzen den prozeduraren bidez. Lotura horretan, gainera, taldeek joan-etorriak Eskualdeko Hiri Garraioan egiteari buruzko araudia aurkituko duzu.

HARPIDETU ZAITEZ - Mancoeduca

 

Iruzkinak