Ura gure bizitzan
Ikasgelan edo etxean egiteko unitate didaktikoa, urak gure bizitzan duen garrantzia, hura zaindu behar izatea eta higiene-ohitura batzuk edukitzea lantzeko.
Ura araztea funtsezkoa da gizakion eta ingurumenaren osasunerako. Nola funtzionatzen du prozesu horrek?
Zer da eta nola eratzen da akuifero bat? Artetarako bisitan, kokaleku geologiko ikusgarri batez gozatzeko aukera izango dugu.
Nondik etortzen da edaten dugun iturriko ura? Zenbat ur behar dugu Iruñerriko beharrei erantzuteko biztanle eta egun bakoitzeko? Eta etxean, zein da gure kontsumoa?
Zeinen erraza eta atsegina den arazketa-prozesua ulertzea esperimentuak eginez!
Jolastuko gara tanta bidaiariak izatera? Dinamika eta rol-joko desberdinen bidez, gure etxera iritsi bitartean urak naturan egiten duen bidaia berrikusiko dugu.
Zergatik dira hain garaiak ur-biltegiak? Urak badu zaporerik? Eta usainik? Urdina da?