Urtasungo EUTE

Urtasungo Tratamendu Estazioak Eugiko urtegitik datozen urak hartu eta gizakiok kontsumitu ahal izateko egokitzen ditu. Segundo bakoitzeko 1.050 litro tratatzeko ahalmena du, eta etengabeko prozesuan aritzen da, eguneko 24 orduetan.

Eugiko urtegiko ura kalitate oneko ura da, Arga errekaren goi-ibilgutik datorrena. Ibar horretan jende gutxi bizi da, ez dago ia industriarik eta azienda ere gutxi dago. Hala ere, ura egokitu behar da osasun alorreko betebehar eta araudietara, higienearen aldetik ur edangarria izan dadin

Bisitan zehar, ura edateko on bihurtzeko prozesuaren fase desberdinak ikusten dira, uraren jatorritik hasita, Eugiko urtegitik, eta kasu batzuetan, Mendillorriko ur-biltegietara joanda amaitzen da bisita.