Ekonomia zirkularrak ingurumena eta giza eskubideak errespetatzen laguntzen digu. Hori dela-eta: berrerabili, berriro pentsatu, birziklatu eta murriztu.
Ikasleekin gai hauek guztiak lantzeko pentsatuta dago unitate didaktiko hau: lehengaien aprobetxamendua, baliabideen kudeaketa iraunkorra, hondakinen kudeaketaren hierarkia, CO2 gasen isurpenak eta kontsumo arduratsuaren garrantzia. Horretarako, aluminioa erabiliko da abiapuntutzat.
Aurkezpen erako unitate didaktiko hau ikasleekin hondakin organikoak berreskuratu eta kudeatzea lantzeko pentsatuta dago, bereziki, konpostajea, hartara, klima-aldaketa geldiarazteko.
Ikasleekin, giza jardueren inpaktuak, elikatzeko ohitura osasungarriak, hondakinak, prebentzioa, kudeaketa eta gizartearekiko konpromisoa lantzeko pentsatuta dago. Horretarako, hainbat kontzeptutan sakontzen da, adibidez, gosean, elikagai-segurtasunean, jan-edanak alferrik galtzean, garapen iraunkorrean eta kontsumo arduratsuan.
Unitate didaktiko honetan, hondakinak bereizteak dituen onurak landuko ditugu, birziklapenaren inguruan dauden mito batzuez hitz egingo dugu, eta COVID-19ak berekin ekarri dituen hondakin berriak eta ingurumen-arazoak azalduko ditugu.
Aurkezpen erako unitate didaktiko honek hainbat kontzeptu jorratzeko jarduerak garatzen ditu, hala nola jan-edanak alferrik galtzea, balio-katea, eta hondakinetako frakzio organikoa bildu eta berreskuratzea.
Ikasleekin arroparen zikloa eta aprobetxamendua lantzeko eta kontsumo arduratsua bultzatzeko unitate didaktikoa. Aurkezpen erako formatuan, ehun-hondakinak kudeatzearen garrantzia eta berrerabiltzearen kontzeptua landuko dira.
Ikasleekin janariaren inguruko esperientziak adieraztearen garrantzia lantzeko, alferrik galtzen dena identifikatzeko eta txikitatik ohitura onak garatzeko pentsatuta dago unitate didaktiko hau.
Ikasleekin sortutako unitate didaktiko honek arroparen bizitza jorratzeko jarduera batzuk hartzen ditu, hartara, kontsumo arduratsua eta sormenezko birziklapena sustatzeko, eta, hortaz, ingurumena zaintzen laguntzeko.