Emausko Trapuketariek 50 urtetik gora daramatzate lanean Nafarroan, gizarte- eta ingurumen-arloko helburua dute, eta elkartasuna, gizarte-ekonomia eta ekonomia iraunkorra lehenesten dituzte. Beren azokak, dendak eta etxez etxe tamaina handikoak biltzeko egiten duten lana dira haien jardunaren alderdirik ezagunenak.
Emausko Trapuketariek daukaten Berrerabiltzeko eta Birziklatzeko Prestatzeko Zentroa Iruñerrian gaika bildutako ehunen, tamaina handikoen eta tresna elektriko eta elektronikoen hondakinen helmuga da.
Hondakinak sortzea prebenitzea, gaikako bilketa, berrerabiltzeko eta birziklatzeko prestatzea, eta objektuak eta materialak saltzea dira haien jardunaren zati handiena hartzen duten alderdiak.
Jarduerek barne hartzen dute bisita egitea tratamendu-lineetara eta heziketa-gelara (ikus-entzunezko bat dauka), eta bai ihes-joko bat egitea ere, jarduera batzuen kasuan.