Artetako iturburua Andia mendilerroaren barnean dagoen akuiferoak edo ur-geruzak duen irteera naturaletako bat da.
1895ean Artetatik ura ekartzen hasteak etxebizitzetara ura iristea ekarri zuen, eta, hartara, hornidura-arazoei irtenbidea eman zitzaien eta herritarren higienizazioan lagundu zen, garai hartan koleraren intzidentzia handia baitzen, estolderiak zikin eta gaizki egoten zirelako eta ura eskas zelako.
Lurpeko Uren Ingurumen Heziketarako eta Informaziorako Zentroa milioika urtean garatutako historia geologiko luze eta konplexuari eskainita dago. Taulek, maketek eta ikus-entzunezko muntaia batek kareharrien eratzea eta itxuratzea, mendilerroaren eta barneko akuiferoaren bilakaera, Ollarango diapiroaren jatorria eta Artetako iturburuaren jatorria ulertzea errazten dute. Gainera, Zentrora joaten diren bisitariek Artetako iturburua eta lurpeko urak erakusketa iraunkorra bisitatu ahal dute, eta mendilerroaren barnealdeaz gozatu ahal dute bidaia espeleologiko batean eta bai haraneko biztanleen eta uraren arteko harreman estua ezagutzeko bidea ematen duten ikus-entzunezkoez ere.