Emakumeek zientzietan egin dezaketen bidea eskolan has daiteke. Zergatik ez sustatu neskatoen zientziarekiko interesa txikitatik? Mancoeducan ekimen horren alde gaude eta zuk berarekin bat egitea nahi dugu!
Genero-berdintasuna ezinbestekoa da Garapen Iraunkorrerako Helburuak lortzeko, eta, alderdi horretan aurrerabide handiak egin badira ere, oraindik ere bide luzea dugu egiteko, baita zientziaren alorrean ere.
Azken bi urte hauetako egoera globalak agerian utzi du emakumeen lanaren garrantzia osasun publikoaren gaian, COVID-19aren aurka borrokatzeko lehen mailan lan egiten, hala osasun-etxeetan, nola ikerketetan eta beste arlo askotan ere.
2016an Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak otsailaren 11 Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna izendatu zuenetik, emakumeek zientziaren esparruan egiten duten ezinbesteko lana aitortzeko eta neskak eta emakumeak ZTIM heziketara (zientziak, teknologia, ingeniaritza eta matematika. Ingelesez, STEM) heltzea sustatzeko eguna bihurtu da.
Iruñerriko Mankomunitateak bideo batzuk egin ditu egun horren harira. Eman iezaiezu begiratu bat hemen klik eginez!
Animatzen zara emakume eta neska zientzialariak erakusten dituen argazki, bideo edo beste edozein eduki partekatzera? Parteka ezazu Mancoeducarekin sare sozialetan!