Komunaren mundu eguna

Egun honen garrantzia 

Saneamendua eta edateko ura eskuragarri izatea, funtsezko giza eskubidetzat aitortua, oinarrizkoa da osasunerako eta ingurumena babesteko. Nazioarteko konpromisoak gorabehera, urarekin lotutako helburuetaranzko aurrerabidea, besteak beste, Garapen Iraunkorrerako 6. Helburua lortzea, nabarmen atzeratuta doa. Zazpi urte baino ez dira falta epea amaitzeko, 2030erako, baina saneamenduaren helburua lortzeko bost aldiz handiagoa den ahalegina egin behar da. Izan ere, oraindik 3,5 mila milioi pertsona daude munduan komun segururik eskuragarri izan gabe, eta krisi global honek, osasuna mehatxatzeaz gain, bereziki eragiten die emakumeei, neskatoei eta beste talde zaurgarri batzuei. Hori jakinda, zeren zain zaude konpromisoa hartzeko eta pertsona guztientzat komun seguruak bermatzearen garrantziari buruzko mezuari zabalkundea emateko?

Jardun! 

Saneamendua eta edateko ura eskuragarri izatean laguntzea funtsezkoa da gure eguneroko jardueretan, eta aldaketa txikiek diferentzia handia ekar dezakete. Oinarrizkoa da norbanakook jardunbide egokiak gauzatzea, hala nola komun-ontzira ez botatzea paper-zapi bustirik, kotoirik, kotoi-zotzik, hortzetako haririk, preserbatiborik, tanpoirik, konpresarik, zigarro-puntarik eta tiritarik. Horrez gain, talde mailan, kontzientzia harrarazteko kanpainetan parte har dezakezu eta behar duten tokietan ura eskuragarri edukitzea hobetzeko lan egiten duten toki-proiektuak lagundu ditzakezu. Ur-iturriak garbi eta seguru edukitzearen garrantziaren berri eman inguruan dituzunei, eta ura eta saneamendua eskuragarri edukitzeko azpiegiturak garatzean arreta jartzen duten gobernuz kanpoko erakundeekin elkarlanean aritu. Eguneroko ekintza txikien bidez, irtenbidearen zati izan gaitezke.

Lagundu iezaguzu mezuari zabalkundea ematen eta erakuts ezazu axola zaizula!

Hona hemen hainbat baliabide, zure ingurukoak sentsibilizatzen laguntzeko:

Bideoak:

 

Uraren eta hondakinen kudeaketari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero: 

 

#Aldaketa bizkortu dezagun 

 

 

https://www.worldtoiletday.info/
https://www.un.org/es/observances/toilet-day
https://www.unwater.org/publications/sdg-6-synthesis-report-2023
https://www.un.org/sustainabledevelopment/water-and-sanitation/

 

Iruzkinak