Zeinen azkar doan denbora!
Ohartu gabe iritsi zaigu bainujantzia eta eguzkitako krema atera beharra. Baina “Itxita oporrengatik” kartela zintzilikatu aurretik, ingurumen-heziketa laguntzeko ikasturte honetan landu ditugun eta zuek parte hartu duzuen gauza batzuen laburpen bat egin nahi dugu. Eskerrik asko parte hartzeagatik!
Zer egin dugu?
Iruñerriko 110 ikastetxetako baino gehiagotako 38.000 ikasleri baino gehiagori arreta eman diegu. 1.700 jarduera baino gehiago egin ditugu eta bai beste ekimen interesgarri batzuk ere, adibidez, udaberriko biomaratoiak.
Hona hemen biomaratoien laburpen-bideoa eta Arga Ibaia proiektuan behatutako espezieen sailkapena duen infografia bat.
Denetan garrantzitsuena, beti iraunkorrak izanda!
Mancoeducatik beti azpimarratzen dugu gure jarduera ahalik eta ingurumen-inpaktu txikiena utzita gozatu eta gauzatu dezakegula; horregatik, gure karbono-aztarna ahalik eta gehien murrizten saiatzen gara, eskualdeko hiri-garraioaren erabilera erraztuz eta zuhaitzak landatzeko eta energia berriztagarriak sustatzeko proiektuen bidez konpentsatuz.
Eta udan…
Erritmo bizkorreko hilabete hauen ondoren, egia da aurtengo udan zuen falta sumatuko dugula. Baina ez kezkatu, gogoan izan mota guztietako baliabide mordoa dugula jolastu eta aldi berean ikasteko, edozein tokitan zaudetela ere.
Beste urte batez arrastoa uzten, (karbono) aztarna utzi gabe 😉
Eskerrik asko, abentura honen partaide izateagatik.
Irailean elkar ikusiko dugu!