Gure etxearen, gure planetaren, eguna iristear dago. Gure denbora eta ahalegina klima-krisiaren kontra borrokatzean inbertitzeko unea da. Egin bat Mancoeducarekin!
Ama Lurraren Nazioarteko Eguna
Apirilaren 22a Ama Lurraren Nazioarteko Eguna izaten da, ekonomia iraunkorrago bat lortzeko klima-ekintza sustatzera eta klima-aldaketaren eraginak arintzeko irtenbideak bilatzera bideratuta dagoen ekitaldia. Aurtengo leloa “Gure planetan inbertitu” da, eta pertsona guztiak bultzatu nahi ditu gure denbora, energia eta baliabideak ingurumena zaintzean erabiltzera.
Lurrak gero eta gehiago jasaten ditu giza jardunaren ondorioak: uraren eta lurraren kutsadura, berotegi-efektuko gasen isurpenak, biodibertsitate-galera… Eta horrek guztiak, era berean, muturreko klima-gertaerak ekartzen ditu berekin, hala nola tenperatura beroak, uraldiak eta basoetako suteak.
Horrenbestez, ekitea inoiz baino premiazkoagoa da eta denok jar dezakegu gure aldetik planeta iraunkor eta osasungarriagoa lortzeko bertan bizi garenontzat.
Gure planetan inbertitzeko jarduerak
Mancoeducan, gure ahalegin guztiak inbertitzen ditugu heziketa-komunitatea gure planeta zaintzearen garrantziari buruz sentsibilizatzean. Ama Lurraren Nazioarteko Egun honetan ingurumena zaintzearekin bat egin nahi baduzu, ez galdu zuretzat hautatu ditugun jarduera hauek:
-
Parkeko biztanleak (Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6 mailak)
-
Ibaiaren inguruko paisaiak: Burlatako Intxaurdiko eremua (Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6 mailak)
-
Herritarren zientzia Ibai Parkean: Biomaratoia (Bigarren Hezkuntza)
-
Gure ingurunea garbitzen: Natura-zaborra (Bigarren Hezkuntza)