Erakusketak berritu ditugu

Etorri Atarrabiako Pilategiaren eta Mendillorriko ur-biltegien gure zentroak bisitatzera, haietako erakusketa iraunkorrak berritu baititugu. Hain zuzen, eguneratu egin ditugu, are esperientzia aberasgarriagoa eskaintzeko. Ez gelditu etorri gabe!

Atarrabiako Pilategia

Pilategiaren inguruan, elementu berriak ditugu, haren historia kontatzeko. Aprobetxatu aukera hau, bertako makineria eta urteetan zehar izan duen bilakaera esploratzeko.

Solairu nagusian, gure ibaien historia berraurkitu ahal izango duzu, ikuspegi berri batetik: iraunkortasuna, ibai-inguruneei dagokienez.

Mendillorriko ur-biltegiak

Bisita ezazu Mendillorriko Uren Etxea, eta ikasi Iruñerriko ur-hornikuntzaren historiari eta gure eguneroko bizimoduan hark duen garrantziari buruz.

 

Ikusi erakusketen gainean prestatu dugun baliabide didaktikoa!

ERAKUSKETAK BERRITZEN DITUGU

Bisita itzazu Atarrabiako Pilategia eta Mendillorriko ur-biltegiak! Hiru erakusketa berritu hauetan murgiltzera gonbidatu nahi zaitugu, gure eskualdean eta gure bizitzetan urak duen garrantzia eta haren historia hobeki ulertzen lagunduko baitizute. Erakusketa bakoitzak ikuspuntu bakana eta aberasgarria eskaintzen du, ezin hobea publiko guztientzat.

Iruzkinak