2023ko Mugikortasunaren Europako Astea hastear dago! Ekitaldi preziatu hau, hain zuzen, irailaren 16a eta 22a artean egingo da, eta aurtengo leloa “Aurreztu dezagun energia” izango da. Hartara, aurten, lortu nahi da mugikortasun iraunkorra sustatzea, garraio aktiboa bultzatzea eta bizitzeko egokiak diren hiriak sortzea, energia kontsumoa murrizteko ahalegin kolektiboak indartzen diren aldi berean.
Mugikortasunaren Europako Astea eta Autorik gabeko Eguna
Irailaren 16a eta 22a artean, Europako Batzordeak Europa osoko eta haragoko hiri eta herri guztiak gonbidatuko ditu Mugikortasunaren Europako Astearekin bat egitera. Eta ekitaldia amaitzeko, Autorik gabeko Eguna egingo da, herritarrak beren automobilak aparkatuta uztera bultzatzeko.
Mugikortasunaren Europako Astearen helburu nagusia hau da: garraio-modu aktiboak sustatzea, garraio publikoaren erabilera bultzatzea eta bai beste aukera garbi eta eraginkor batzuk ere. Aurten, “Energia aurreztu dezagun” lelopean, lortu nahi da esploratzea nola gure mugikortasun-ohiturek lagundu dezaketen energia-iturri iraunkorretaranzko trantsizioan, klima-krisia areagotzen doan eta beste energia-erronka batzuk ditugun testuinguru batean. Egin bat Mugikortasunaren Europako Astearekin eta lagundu energia aurrezten eta mugikortasun iraunkorragoa lortzen!
Energia aurrezteko aholkuak
Mugikortasunaren Europako Astearen kanpainak 5 aholku eskaintzen ditu energia aurrezteko eta mugikortasun iraunkorra sustatzeko:
-
Garraio publikoa erabiltzea, isurpenak eta energiaren erabilera gutxitzeko.
-
5 kilometrotik beherako distantzietarako, joan-etorri aktiboak bultzatzea (oinez egitea edo bizikletaz.
-
Autorik gabe lekualdatzeko askatasuna sentitzea, ohartarazita ibilgailu pribatu baten batez besteko energia-kostua 4.500 eurokoa dela.
-
Autoz egiten diren eta beharrezkoak ez diren lekualdatzeen kopurua gutxitzea, dela bidaiak hobeki antolatuta dela ibilgailua beste pertsona batzuekin partekatuta.
-
Joan-etorriak lasaitasunez egitea. Abiadura orduko 10 kilometro murrizteak erregaia eta energia aurreztea ekar dezake.
Mancoeducak ekimen horiekin guztiekin bat egingo du, eta, haiekin lerrokatuta, gure heziketa-jardueretara joateko billabesa erabiltzera animatu nahi zaituztegu. Hartara, Mancoeducaren jarduera batera joan behar baduzue, aukeratu hiri-garraioa eta kargatuta dagoen garraio-txartel bat jasoko duzue, ikastetxera itzultzeko bidaia doakoa eta ekologikoa izateko.
Ikasgelan lantzeko
Ikastetxeek funtsezko eginkizuna egiten dute ohitura osasungarriak eta iraunkorrak sustatzean. Hiri-garraioko bidaia ikasgelan mugikortasun iraunkorrari eta kutsadurari lotutako jarduerak egitearekin konbinatu nahi baduzue, zuentzat ezin hobeak diren proposamenak dauzkagu: