2021/2022: jarrera iraunkorrez betetako ikasturtea

Heltzear daude udako oporrak! Eta atzean utziko dugu esperientziaz eta ikaskuntzaz beteriko ikasturtea. Edonola ere, agur esan aurretik, ikasturte honetan zehar partekatu dugun guztia errepasatu nahi dugu. Jarraitu dezagun #JarreraIraunkorra izaten!

Jarduerak

Beste urte batez, Iruñerriko ikastetxeei lagun egin diegu, ingurumen-heziketako jarduerak egiten, iraunkortasuna sustatzeko eta ingurumen-jarrera arduratsuei buruz sentsibilizatzeko helburuarekin. Ikasturte honetan, 36.507 ikaslek eta 111 ikastetxek parte hartu dute, eta 1.764 jarduera egin dituzte. Ikaragarri dibertigarria izan da!

Aurretiko eta ondorengo jardueren garrantzia nabarmendu nahi dugu, heziketa-segida osoak egiteko balio izan baitute eta, hartara, gure proposamenak era egokian jorratzeko. Oraindik ez dituzue ezagutzen? Ez joan oporretan, hemen ezagutu gabe!

Berrikuntzak

2022. urte hau webgune berri batekin estreinatu genuen: diseinu berritua, funtzionaltasun gehiago eta baliabide independente asko. Programaren gaineko informazio guztia bildu dugu gune honetan, eta espero dugu oso eduki interesgarria aurkitzea.

Udaberria iristearekin batera, Areatzea Resorten webgunea estreinatu genuen, Iruñerriko Ibai Parkeko intsektuentzako hotelarena. Ekimen honi esker, erle bakartiei buruz ikasten jarraitu dezakegu eta gure planetaren ongizaterako erleek duten balioaren gaineko kontzientzia hartzen.

Herritarren zientzia

Ikasturte honetan, herritarren zientziako zenbait proiektutan parte hartu dugu. Hain zuzen, zuen lankidetzari esker egin ahal izan dira, eta bai beste erakunde batzuekin egin ditugun aliantzei esker ere:

Nafarroako Unibertsitateko Museoko pedagogia-taldearekin elkarlanean arituz hasi genuen ikasturtea, Mugikortasunaren Europako Astea ospatzeko eta zientzia, iraunkortasuna eta artea bateratzen zituzten jarduera batzuk eskaintzeko. Izugarri dibertigarria izan zen!  

Udaberria iritsi zenean, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Arga proiektuan parte hartu genuen, City Nature Challenge 2022 biomaratoiaren esparruan. Terrabiota erakundeak antolatu zuen ekitaldia Iruñeko metropoli-eremuan, eta, hartara, beste urte batez erakunde horrekin elkartu ginen gure inguruneko biodibertsitatea behatu eta irudietan hartzeko.

Gainera, Nafarroako Unibertsitateko eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasleak gurekin aritu ziren flora eta fauna identifikatzen. Espainiako Floraren II. Biomaratoian ere parte hartu genuen, Javier Peralta irakaslearen laguntzari esker. Plazer handia da beti!

Ikasturtea amaitzear zegoenean, Ecoembes eta SEO BirdLife erakundeen Libera 1m2 proiektuan gure hondar-alea jarri genuen eta naturako hondakinak biltzen aritu ginen. Hala jarraitu dezagun!

Jakina, ezin dugu Ornitolan ahaztu, eskola-jardueretan gurekin elkarlanean aritzeaz gain, Areatzea Resort intsektuentzako hotela eraiki baitu.

Ekitaldi horiek nola joan diren ikusi nahi izanez geroYouTubeko gure kanala eta InstagramTwitter eta LinkedIn sare sozialetako gure kontuak ikus ditzakezue.

Eta orain zer?

Ikasturtea amaitu da, baina jarrera iraunkorra ezin da gelditu! Udan ere jardueretan parte hartzen jarraitu dezakezue. Ez badakizue nondik hasi, Nafarroako Unibertsitateko Museoko “Jakinaren gainean ibili” izenburuko erakusketa gomendatu nahi dizuegu. Iraunkortasuna eta artea familian lantzeko modu desberdin bat da.

Eskerrik asko Mancoeducarengan konfiantza izateagatik 2021/2022 ikasturtean. Irailean itzuliko gara!

Iruzkinak