Natura-ingurunea
2024 Biomaratoia
Gure Ezkaba
Zer aztarna uzten dugu gizakiok paisaian? Paisaia hauek zer erabilera zituzten garai batean eta egun?
Ibaiaren urtaroak. Documentación
Ibai-parkeko landareak ezagutzen. Documentación.
Ibaiaren urtaroak
Iruñerriko ibai-arroko paisaiak eta geologiak zuzeneko eragina dute ibaiko biodibertsitatean.
Biodibertsitate proiektua zentroetan
Ikastetxeetako jolastokiak, institutuetakoak, eskoletako gune lorategidunak eta baratzeak biodibertsitatearen babeslekuak izan daitezke hiri-inguruneetan (hiriak, udalerriak…), bai neska-mutikoen ongizaterako eta bai erakartzen duten biodibertsitaterako ere.
Hezkuntzaren arloak gogoz hartu duen beharra da hiri-ingurunearen birnaturalizazioa, duen ahalmen hezigarriarengatik: berdeguneak, babesleku klimatikoak eta biodibertsitaterako babeslekuak dira ikastetxeek sustatzen dituzten aukeretako batzuk.
Zuen ikastetxeak IRAUNKORTASUNERANZKO bidean jartzen laguntzen du Mancoeducak, jarduerak, baliabideak eta aholkularitza teknikoa eskainita Mankomunitateak kudeatzen dituen zerbitzuekin lotutako gaietan. Zuen ikastetxeak hiru konpromiso-maila desberdin har ditzake, gero eta ikastetxe iraunkorragoa izateko. Mancoeducak prozesu osoan lagunduko dizue, ahalik eta arrakasta handiena lortzeko, ahalik eta ahalegin txikiena eginda.
Ikastetxe arduratsua, konprometitua edo eraldatzailea izan zaitezkete:
- Arduratsua: programako jarduera bat egiten baduzue, gutxienez, proiektuarekin lotutakoa eta biodibertsitatearekin eta Ibai Parkearekin lotutakoa, gutxienez, bi mailarekin.
- Konprometitua: batetik, programako jarduera bat egiten baduzue, gutxienez, proiektuarekin lotutakoa eta biodibertsitatearekin eta Ibai Parkearekin lotutakoa, gutxienez, bi mailarekin, eta bestetik, ikastetxera biodibertsitatea erakartzeko esku-hartzeak eta ikastetxeari esku-hartze horien berri emateko komunikazio-ekintzak egiten badituzue.
- Eraldatzailea: ARDURATSU eta KONPROMETITU modalitateetako ekintzak egiten badituzue eta ikastetxerako biodibertsitate-plan bat edo Ikaskuntza eta Zerbitzuko proiektu bat egiten baduzue, betiere Mancoeducaren laguntzarekin.
Helburua da ikastetxeei dibertsitate biologikoa ezagutzean eta errespetatzean laguntzea, eta, horretarako, ikastetxeetako biodibertsitatea hobetzea planteatzen dugu. Biodibertsitatea sustatzeak heziketarako aukera praktiko ikaragarriak ematen ditu, ingurumenean ondorio positiboak izateaz gain.
BIODIBERTSITATEA IKASTETXEETAN proiektuak laguntza eta babes desberdinak eskaintzen ditu heziketa-komunitaterako:
- Aholkularitza eta akonpaimanendua egitea ikastetxeei, Mancoeduca eskola-programak laguntza teknikoa emanda.
- Proiektuari lotutako Mancoeduca jarduerak.
- Zentroko ekintza-planak edo Zerbitzu bidezko Ikaskuntzako ekintzak komunitatearekin.