Nola kudeatzen dira nire ikastetxearen kontuak?

◀ Laguntza-zentrora itzuli

Iruñerriko ikastetxeetako zuzendaritza-taldeak baino ez

 

KONTU-MOTAK

Ikastetxe bakoitzak bi kontu-mota izan ditzake: ikastetxearen kontua, zuzendaritza-taldeak kudeatzen duena, eta irakasleen kontua, zuzendaritza-taldeak behar duten irakasleei emango diena.

Bi kontuak antzekoak dira (erabiltzailea helbide elektroniko baliodun bat da, Mancoeducan erabiliko den pasahitz bati lotua). Ikastetxearen kontuak, gainera, ikastetxerako kontu gehiago sortzeko eta kudeatzeko (aktibatzeko, blokeatzeko, ezabatzeko eta pasahitza berrezartzeko) aukera ematen du.

NIRE MANCOEDUCA ATALEAN KONTUAK KUDEATZEA 

Kontuak kudeatzeko, saioa hasi behar da ikastetxearen kontu batekin (ez irakasleen kontu batekin) eta Irakasleak fitxan sartu behar da, NIRE MANCOEDUCA atalean.

 

SORTU, EDITATU (aktibatu, blokeatu, pasahitza berrezarri) eta EZABATU

Fitxa honetan, erabiltzaile berriak gehitu, editatu eta ezabatu ahal dira.

Sortu

Behar adina kontu sor daiteke eta komenigarrien den moduan erabili: kontu pertsonalizatuak erabili, berbera partekatu… Erabaki horiek guztiak kontuak kudeatzen dituen zuzendaritza-taldearen esku daude.

Segurtasun-arrazoiak direla-eta, ikasturte bakoitzaren amaieran kontuak blokeatuko dira eta ikastetxearen kontuarekin aktibatu beharko dira. Hori une ona izango da aktibo ez dauden kontuak ezabatzeko.

Sortu

 

Aktibatu eta blokeatu 

Kontu berri bat sortzen denean, aktibatu egin behar da, Editatu botoia sakatuta. Aktibatzen denean, mezu elektronikoa bidaltzen da konturako erabili den helbidera. Mezu horren bidez, saioa hasi eta pasahitza ezarri ahal izango da.

Edozein unetan aktibatu edo blokeatu ahal da irakasleen kontu bat, ikastetxearen kontuarekin saioa hasita.

Editatu

Pasahitza berrezarri

Ikastetxearen kontutik pasahitza aldatu nahi bada, hori ere Editatu botoiaren bidez egin daiteke. Hartara, aktibatzeko prozesuaren antzeko bat hasiko da.

Kontu partekatu baten pasahitza berrezartzen bada, aldaketa horren berri eman behar zaie erabiltzen duten pertsona guztiei.

Edozein kontuk berrezar dezake pasahitza, ahaztutako pasahitzetarako ohiko metodoa erabiliz. Metodo hori oso erabilgarria izan daiteke kontu pertsonalizatuetarako, baina EZ DA GOMENDAGARRIA kontu partekatuetan erabiltzea, EZ BAZAIE ONGI JAKINARAZTEN PASAHITZ BERRIA kontua partekatzen duten pertsona guztiei.

Ikusi bideo tutorial hau kontu bat sortzeari eta aktibatzeari buruz gehiago jakiteko:

 

 

◀ Laguntza-zentrora itzuli