Nola kudeatu behar dut eskatu nahi dudan jarduera bat?

◀ Laguntza-zentrora itzuli

Jarduera bat eskatu duzunean, informazioa posta elektronikoz bidaliko dizugu. Ez gara beste modu batera jarriko harremanetan zurekin, baldin eta ez bazaigu daturen bat falta.

Gero, mezu bat jasoko duzu, jardueraren xehetasunak eta webgunerako esteka dituena, eta bertan plangintza berretsi ahal izango duzu, berriro planifikatzea eskatu edo erreserba bat baliogabetu. Webguneko toki horretara zuzenean sartu ahal izango zara edozein unetan, zure eskaerak kontsultatu edo kudeatzeko, mezuko esteka berriro erabiltzeko beharrik izan gabe.

 

Iruñerriko ikastetxeak

Kudeaketa guztiak NIRE MANCOEDUCA ataletik egiten dira, eta saioa hasita eduki behar da. Fitxa hauek aurkituko dituzu:

Nire Mancoeduca

 

  • INFORMAZIOA: helbide elektronikoa (kontuaren erabiltzailea) eta zein ikastetxerena den.
  • AURREKO JARDUERAK: jada egin diren jardueren informazioa.
  • INDARREKO JARDUERAK: planifikatuta dauden jardueren informazioa edo planifikazioa berretsita dutenena, adierazitako egunean egiteko.
  • EGITEKO DAUDEN JARDUERAK: oraindik planifikatu ez diren eskaerak.

 

Beste eskualde batzuetako ikastetxeak / Gurasoen elkarteak

Kudeaketa guztiak NIRE JARDUERAK ataletik egiten dira, eta eskaeran idatzitako helbide elektronikoarekin eta bidali dizugun mezuan aurkituko duzun eskaera-zenbakiarekin kontsulta egitea eskatzen dute.

Nire jarduerak

  • KONTSULTA EGIN: helbide elektronikoa eta eskaera-zenbakia idatzita nork bere burua identifikatzeko lekua.
  • EKITALDIAK: planifikatutako edo berretsitako jarduerak, egun eta ordutegi jakin eta zehatz bat dutenak.
  • PLANIFIKATZEKO ZAIN DAUDEN ESKAERAK: oraindik data planifikaturik ez duten eskaerak.

 

 

◀ Laguntza-zentrora itzuli