Nola erabili behar dut nire klasearekin eskualdeko hiri-garraioa?

Bidaia egin baino egun batzuk lehenago 

Ez ahaztu ordenantzan zehazten diren beharrezko tramiteak aldez aurretik egitea zure taldea autobusean onartua izan dadin.

Eskualdeko Hiri Garraioa kudeatzeko ordenantza, 6. artikulua, 2. eta 1. puntuak:

“Taldeen kasuan (eskoletakoak, elkarteak...), abisua eman beharko zaio enpresa kontzesiodunari gutxienez 24 ordu lehenago, dagokion linea indartzeko aukera kontuan hartzeko. 16 urtetik beherako pertsonen taldeen kasuan, kopurua ez da inolaz ere ibilgailuaren plaza kopuruaren erdia edo handiagoa izango.

Garraioan erabiltzekoak diren ibilgailuetara sartzea publikoa da eta betebehar bakarra da aurretik tarifa ordaintzea, 9. artikuluan ezartzen denaren arabera. Salbuespena dira 5 urtetik beherako haurrak, behar bezala lagunduta badaude. Ulertzen da behar bezala lagunduta daudela, gutxienez, pertsona heldu bat badago 4 haurreko”.
 

 

 

◀ Laguntza-zentrora itzuli