Urtasungo Tratamendu Estazioak Eugiko urtegitik datozen urak hartu eta gizakiok kontsumitu ahal izateko egokitzen ditu. Segundo bakoitzeko 1.050 litro tratatzeko ahalmena du, eta etengabeko prozesuan aritzen da, eguneko 24 orduetan.
Bisitan zehar, ura edateko on bihurtzeko prozesuaren fase desberdinak ikusten dira, uraren jatorritik hasita, Eugiko urtegitik, eta kasu batzuetan, Mendillorriko ur-biltegietara joanda amaitzen da bisita.