Tiebasko Tratamendu Estazioak 2006ko irailaz geroztik, eta ekain eta irail arteko hilabeteetan, Iruñerria urez hornitzea bermatzen du, Itoizko urtegitik datorren ura egokituta.
Estazioan tratatutako ura eta kontsumitzeko prest dagoena biltegiratu egiten da, gero biltegi erregulatzaileetan banatzeko. Biltegi erregulatzaile horiek ahalbidetzen dute hornidura ur-eskaerara egokitzea, aldatu egiten baita urteko sasoiaren, eguneko orduaren eta abarren arabera. Jatorrian kalitatea kontrolatzeak, tratamendu-prozesuan eta sareetan eta biltegietan, bermatzen du hornitutako ura osasungarria izatea.
Bere aldetik, teleaginte- eta telekontrol-sistema batek, informatika eta telekomunikazioak konbinatzen dituenak, edateko uren araztegiaren funtzionamendu zuzena eta ura Mendillorriko ur-biltegietaraino bideratzea zaintzen du, hornitutako uraren osasungarritasunaren etengabeko informazioa emanez.