Mendillorriko ur-biltegiak nagusi dira duela mende batetik baino gehiagotik Iruñeko arroan, eta eguneko 24 orduetan edateko uraren hornidura izatea ziurtatzen dute. Instalazioen barnean, Mendillorriko Uren Etxea dago, Uraren Ziklo Integralaren Informazio Zentroa.
Tradizionalki, Mendillorriko muinoa aisialdirako eta olgetarako lekua izan da, herriguneetatik aldendua. Egun, ingurune urbanizatua, berdegunea da, parke handi bat duena, eta bertara joaten direnei paseoa eskaintzen die ur-biltegietan, Uraren bidaia erakusketa iraunkorra, maketak eta ikus-entzunezkoak, Horniduraren historia 3 dimentsiotako proiekzioa, eta uraren gaineko jolas interaktiboak.