Saneamendua ikusgai egiten

Inoiz ez baduzu tartetxo bat hartu komun-ontzirik gabeko bizimodua nolakoa izango litzatekeen pentsatzeko, orain duzu unea! Komun-ontziaren Mundu Egunean komun-ontzien garrantzia ospatuko dugu eta mundu osoan dagoen saneamendu-krisiari buruz ikasiko dugu.

Komun-ontziaren Mundu Eguna

Azaroaren 19a Komun-ontziaren Eguna da mundu osoan. Zehazki, egun hori 2013an sortu zen, mundu osoko herritarrei kontzientzia harrarazteko kalitateko saneamenduak eta saneamendu seguruak duen balioaren inguruan. Hala ere, 3.600 milioi pertsonak ez dute oraindik ere halako saneamendurik eskura. Hartara, Garapen Iraunkorrerako 6. Helburua lortu nahi da: saneamendua eta ura denontzat hemendik 2030a bitartean.

Azken Uraren Mundu Egunaren gaiari jarraituta eta “ikusgai egitea baliabide ikusezin bat” lelopean, aurten, Komun-ontziaren Mundu Egunak arreta jartzen du arlo honetan: nola eragiten dien saneamendu-krisiak lurpeko urei. Izan ere, saneamendu-sistema egoki batek lurpeko baliabide hidrikoak babesten ditu gorotzetatik, bestela ibaietara, aintziretara eta lurzoruetara iritsiko liratekeen gorotzetatik.

Lurpeko urek ikusezinak badirudite ere, kontsumitzen dugun ur gezaren zati handiena ematen digute. Eta, horrenbestez, ur horiek kutsatzeak planetaren osasuna arriskuan jartzea ez ezik, gizakion osasuna ere arriskuan jartzea dakar.

Saneamenduari buruz ikastea

Mancoeducan oso gogoan dugu saneamenduaren garrantzia, eta Iruñerriko ikastetxeak ere haren balioaz ohartzea nahi dugu.

Hona hemen gai honi buruzko bideo eta material interaktibo batzuk, ikasleekin erabili ahal izateko:

Horrez gain, jarduera batzuk ere egin daitezke, ikasleek lurpeko urei, ura edateko on bihurtzeari eta askoz ere gehiagori buruz ikasteko!

Iruzkinak