Ospatu dezagun Erleen Mundu Eguna

Erleen Mundu Eguna

Ba al dakizu zeinen bikainak diren erleak? Gure ekosistemako superheroiak dira! Maiatzaren 20a Erleen Mundu Eguna da, egun ezin hobea polinizatzaile txiki baina era berean indartsu hauek goraipatzeko! Ikasi gehiago haiei buruz: zergatik diren hain garrantzitsuak, nola babestu ditzakegun eta nola zaindu ditzakegun beren etxeak.

Erleen garrantzia

Erleen eta beste polinizatzaile batzuen lana funtsezkoa da ekosistemetako biodibertsitatea babesteko. Basa-landare askoren eta lorea duten landareen % 90en ugalketaren arduradunak dira. Eta hori ikaragarrizko ardura da! Baina hori ez da dena, Nazio Batuen Erakundearen arabera, kontsumitzen ditugun elikagaien kalitatea eta kantitatea polinizazioaren mende baitaude. Dastatzen dugun mokadu ezin gozoago bakoitzaren atzean dauden heroiak dira, eta bai gure planeta biziz eta kolorez beteta mantentzearen arduradunak ere!

Zoritxarrez, ordea, erleen eta beste espezie polinizatzaile batzuen suntsipen-tasa, adibidez, tximeletena edo saguzarrena, gero eta handiagoa da. Giza jarduera, besteak beste, nekazaritza intentsiboa eta pestiziden erabilera, elikagai-segurtasuna eta biodibertsitatea arriskuan jartzen ari da. Horrenbestez, goazen lanari ekitea, hain baliotsuak diren izaki hauek babesteko!

Ikasi erleak zaintzen

Mancoeducan, espezie polinizatzaileak eta haien habitatak babestearen garrantzi eta beharraren jakitun gara. Hori dela-eta, Areatzea Resort erle bakartien hotelaren webgunea jartzen dugu ikastetxeen eskura eta baita hezkuntza baliabide batzuk, arazo honen gaineko kontzientzia sortzen laguntzeko:

 

Espainiako Floraren IV. Biomaratoia

Aurten, Erleen Mundu Egunaren ospakizunaren aurretik, Espainiako Floraren IV. Biomaratoia iritsiko da, maiatzaren 16tik 19ra egingo baita. Erleen eta landareen artean dagoen harreman estua aintzat hartuta, herritarren zientziako ekitaldi honetan parte hartzera animatu nahi zaitugu, inguruan dugun flora ezagutu eta erregistratzeko helburua baitu.

Biomaratoia nola garatuko den jakin eta xehetasun guztiak edukitzeko, eman begiratu bat infografia honi: Floraren Biomaratoiaren aurkezpena.

 

Parte har ezazu!

Parte hartu nahi duzu Iruñerriko Mankomunitateak prestatuta duen jarduera dibertigarri batean? "Landareak behatzeko paseoa" da, eta maiatzaren 18an izango da, larunbata, Atarrabiako Pilategian. Imajina ezazu zeure burua aire zabalean tarte atsegin bat igarotzen, landare eta lore guztiak erregistratzen dituzun bitartean Natalia Baztan belar-biltzaile adituarekin batera!

Eman izena lotura honetan

Iruzkinak