Hemen da Mancoeduca Ingurumen Heziketarako Eskola Programa berriro, pilak kargatuta, nobedade askorekin eta esperientziak partekatzeko gogotsu; inoiz baino iraunkorrago!
Lehen Hezkuntzako ikasleentzat, aurrez aurre eta online aritzeko jarduerak ditugu, eta bai baliabide digital osagarri mordoa ere. Batu itzazu nahi duzun moduan, zeure ikaskuntza-ibilbidea sortzeko!
Nobedadeak, Ibai Parkearen arloan!
Hasten ari den ikasturte honetan, jarduera berriak ditugu Ibai Parkearekin lotuta. Parkeko flora aztertzen ariko gara Ibai-parkeko landareak ezagutzen jardueran, eta Areatzeko intsektuentzako hotelera bisita egingo dugu Parkeko biztanleak jardueran.
Jardueren eskaintza
Jarraian, 2022-2023 ikasturterako Lehen Hezkuntzarako prestatu ditugun jardueren eskaintza ageri da:
BISITAK
AURREZ AURREKO BISITAK
Arteta + Egillor: lurpeko ura kontsumorako 💧
Eugiko urtegia + Urtasungo edateko uren araztegia + Mendillorriko ur-biltegiak 💧
Zer egiten dut ura zaintzeko? Mendillorriko ur-biltegiak 💧
Urak errotak mugiarazten ditu 🌳
Parkeko biztanleak (BERRIA!) 🌳
Ibaiaren inguruko paisaiak. Burlatako Intxaurdiko eremua 🌳
Ibai bat, mila erabilera. Atarrabiako Pilategia 🌳
Hegaztiei eraztunak jartzea Ibai Parkean 🌳
Gongora: bereizi, birziklatzeko 🚮
Naturazaborra biltzen (BERRIA!) 🚮
ONLINE BISITAK
Mendillorri, ur-biltegia baino askoz ere gehiago 💧
Nondik etortzen da iturriko ura? 💧
Gongora eta birziklapenaren mitoak 🚮
TAILERRAK
AURREZ AURREKO TAILERRAK
Ibai-parkeko landareak ezagutzen (BERRIA!) 🌳
Hondakinik gabeko hamaiketakoa 🚮
Arte-sormena hondakinak erabilita 🚮
Bizi-bizirik dagoen konpost-ontzia 🚮
Klima-aldaketa eta arnasten dugun airea 🚌
Klima-aldaketak mugiarazten gaitu 🚌
Egin bat Mancoeducarekin eta lagundu iezaguzu ingurumena zaintzen. Ikasturte honetan, Mancoeduca, inoiz baino iraunkorragoa!