Hemen da Mancoeduca Ingurumen Heziketarako Eskola Programa berriro, pilak kargatuta, nobedade askorekin eta esperientziak partekatzeko gogotsu; inoiz baino iraunkorrago!
Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat, aurrez aurre eta online aritzeko jarduerak ditugu, eta bai baliabide digital osagarri mordoa ere. Batu itzazu nahi duzun moduan, zeure ikaskuntza-ibilbidea sortzeko!
Nobedadeak, Ibai Parkearen arloan!
Hasten ari den ikasturte honetan, jarduera berriak ditugu Ibai Parkearekin lotuta. Ibaiaren urtaroak izeneko jardueran, ibaiaren kalitatea komunean duten hiru jarduera egingo ditugu. Edukia hiruhileko bakoitzean aldatuko da: aurrenekoan, ekosistemak eta biodibertsitatea landuko dira; paisaia eta geologia aztertuko dira bigarrengoan; eta hirugarrengoan espezieak identifikatuko dira.
Jardueren eskaintza
Jarraian, 2022-2023 ikasturterako Bigarren Hezkuntzarako prestatu ditugun jardueren eskaintza ageri da:
BISITAK
AURREZ AURREKO BISITAK
Arazuri eta arazketaren erronka berriak💧
Hegaztiei eraztunak jartzea Ibai Parkean 🌳
Herritarren zientzia ibai parkean: Biomaratoia 🌳
San Andreseko errota hidraulikoa 🌳
Ibaiaren urtaroak (BERRIA!) 🌳
Gongora: hondakina izatetik baliabide izatera 🚮
Gure ingurunea garbitzen: naturazaborra (BERRIA!) 🚮
ONLINE BISITAK
TRAP moda: bisita Emausko Trapuketarien zentrora 🚮
TAILERRAK
AURREZ AURREKO TAILERRAK
Energiaz betetako konpost-ontzia 🚮
Nik autobusean bidaiatzen dut 🚌
Egin bat Mancoeducarekin eta lagundu iezaguzu ingurumena zaintzen. Ikasturte honetan, Mancoeduca, inoiz baino iraunkorragoa!