Jardun orain! Klima Aldaketaren aurkako Nazioarteko Eguna

Urriaren 24a egun erabakigarria da gure egutegian: Klima Aldaketaren aurkako Nazioarteko Egunada. Denon ahotan dagoen fenomeno honek gure arreta merezi du.

Zer da klima-aldaketa?
Klima-aldaketa Lurraren tenperaturan eta kliman gertatzen ari den aldaketa soil bat baino askoz ere gehiago da. Bultzatzaile nagusia giza jarduera da. Erregai fosilak erretzeak berotegi-efektuko gasak aireratzen ditu, eta gas horiek tapaki edo manta baten antzera jokatzen dute, eguzkiaren beroa harrapatuz eta tenperaturak maila kezkagarrietaraino berotuz. (United Nations, s. f.-a)

Nola eragiten digu?
Tenperatura-berotze hori, ordea, ez da bakarrik termometroan zenbaki bat agertzea. Ondorio larriak dakartza berekin: aldaketak klima-ereduetan, ur-eskasia, muturreko fenomeno meteorologikoek gora egitea (lehorteak, uholdeak, urakanak), baso-suteen intentsitatea eta maiztasuna handitzea, eta biodibertsitate-galera kezkagarria. Isurpenak murriztea funtsezkoa da tenperaturak modu itzulezinean berotzea ekiditeko. Klima Aldaketaren aurkako Nazioarteko Egunak gogora ekartzen digu zeinen garrantzitsua den denok elkartzea eta orain jardutea gure planeta babesteko. Gure munduaren geroa horren mende dago! (United Nations, s. f.-a)

Jardun orain!
Denoi eragiten digun erronka globala da klima-aldaketa. Hori dela-eta, gutako bakoitzak du gure planeta babestu eta zaintzen laguntzeko ardura. Nazio Batuen “Jardun orain” kanpainak Garapen Iraunkorrerako Helburuen atzetik jardutera bultzatzen gaitu, eta gure ingurunea hobetzeko eta planeta osasuntsuagoa, bidezkoagoa den gizarte bat, ekonomia hobea eta batasuna lortzeko lau ekintza-ildo proposatzen ditu. (United Nations, s. f.-b)

Aldaketaren aldeko mugimendu global honekin bat egin behar dugu eta gure bizi-estiloa eraldatu behar dugu iraunkortasunerantz. Aukera bakoitzak axola du eta garrantzia du, kontsumitzen dugun energiak, gure elikadurak, gure kontsumo-ohiturek… Garapen Iraunkorrerako Helburuek gure ingurumena babesteko eta klima-aldaketa geldiarazteko 10 estrategia proposatzen dituzte. Laguntzeko modu asko daude!

Eragina duten 10 ekintza::

  • Aurreztu energia etxean.
  • Gidatu gutxiago.
  • Jan landare-produktu gehiago.
  • Hausnartu zure joan-etorriak.
  • Bota janari gutxiago.
  • Berrerabili, konpondu eta birziklatu.
  • Aldatu zure etxeko energia-mota.
  • Aldatu autoa eta eskuratu auto elektrikoa.
  • Aukeratu produktu ekologikoak.
  • Adierazi zure iritzia!

 

Zer egin dezakezu zuk Mancoeducarekin klima-aldaketa arintzeko?
 

  • Etorri garraiobide iraunkor batean gure jardueretara: mugikortasun iraunkorra sustatzen dugu billabesarako txartelak banatzearen bidez, ikasle-taldeak garraio publikoan etortzeko gure jardueretara.
  • Konpentsatu zure aztarna: gure jardueretakoren batera etortzen zarenean, erabili duzun garraiobideari buruzko informazioa eskatzen dizugu, ibilbidean sortutako isuriak konpentsatu ahal izateko.


Adibidez, joan den ikasturtean, 10,52 tona CO2 sortu ziren eta basoberritze-proiektuen, haize-energiako proiektuen
eta eguzki-energiako proiektuen bidez konpentsatu ziren. Gure helburua aztarna uztea da, baina ez karbono-aztarna!

#JardunOrain

United Nations. (s. f.-a). Zer da klima-aldaketa? | Nazio Batuak.. https://www.un.org/es/climatechange/what-is-climate-change
United Nations. (s. f.-b). Jardun orain | Nazio Batuak.. https://www.un.org/es/actnow/
United Nations. (s. f.-c). Planeta osasuntsu baten aldeko ekintzak | Nazio Batuak.. https://www.un.org/es/actnow/ten-actions

Iruzkinak