Hasi da urte jasangarri berri bat Bigarren Hezkuntzan!

Hasi da urte jasangarri berri bat Bigarren Hezkuntzan!
Ikasturte berri bat hasi da eta, oporren ondoren, martxan jartzeko garaia da. Ikasleen kontzientzia ekologikoan lan egitera, iraunkortasuna bultzatzera eta gure ingurune naturalarekiko errespetuzko jarrera lantzera animatzen zaitugu.

Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat hainbat proposamen ditugu gure lau ardatzetan ingurumen-hezkuntza lantzeko: ura, ingurune naturala, hondakinak eta garraioa.

Ikasturte honetan ongietorria egingo diogu Ezkaba parkeari, jarduerak egingo diren gune berri gisa. Biodibertsitaterako gune bat, ingurunearen bizi-kalitatea eta ingurumen-iraunkortasuna hobetzeko aukera ematen duena.

Gure tailer presentzialak, bisitak eta unitate didaktikoak kontsultatzera gonbidatzen zaitugu, ikasleak etorkizun iraunkorrago baten alde egitera bultzatuko dituen hezkuntza-giroa sortzeko.

Gainera, berrikuntzekin gatoz Lehen Hezkuntzako jardueren eskaintzan, eta honako gai hauek landuko ditugu:

  • Hondakin-urak arazteko prozesua, gure eguneroko ohituren ondorioen errealitatera gerturatuko gaituzten matematikako kalkuluen bidez Hondakin-uren matematika -kin.
  • Edateko uraren banaketak maila globalean, eta giza erabilerek eta berotze globalak nola eragiten duten ur horren irisgarritasunean S.O.S. Ura-rekin.

Kontsultatu hemen Bigarren Hezkuntzarako 2024-2025 jarduera eskaintza berria.

Iruzkinak

Gehitu iruzkin berria