Hemen da berriro ere herritarren zientziaren arloko urteko ekitaldi biodibertsoena! City Nature Challenge 2023 biomaratoia hemen da eta parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu. Goazen gure inguruan dugun biodibertsitatea ikusi eta ezagutzera!
City Nature Challenge
City Nature Challenge biomaratoia herritarren zientziako proiektu bat da, urtero egiten dena kontinente guztietako hainbat hiritan. Helburua da gure hirietako fauna eta flora behatu eta erregistratzea, zientzia-komunitatearekin elkarlanean aritzeko biodibertsitatea ezagutu eta aztertzean. Urtero bezala, biomaratoia bi zatitan egingo da:
-
Apirilaren 28a eta maiatzaren 1a artean: behaketak erregistratuko dira iNaturalist plataforman.
-
Maiatzaren 2a eta 7a artean: behaketak identifikatuko dira.
Nork parte har dezake?
Edonork! Ez du axola zure adinak ez eta biologiari buruz dakizunak ere. Zure behaketak erregistratzeko gailu mugikor bat eta bertan iNaturalist plataformaren aplikazioa deskargatuta edukitzea besterik ez duzu behar.
Biomaratoiaren garapenari buruzko xehetasun guztiak ezagutu nahi badituzu, eman begiratu bat infografia honi:
Jarduerak Mancoeducarekin
Mancoeducan, jarduera bat prestatu dugu Iruñerriko ikastetxeok ekitaldi honetan parte hartzeko aukera izan dezazuen. Apirilaren 28an, ostirala, Arga ibaiaren ibai-parkera aterako gara, eta espezieak ikusten eta erregistratzen lagunduko dizuegu.
Izena emateko, “Herritarren zientzia Ibai Parkean: Biomaratoia” jardueraren ESKATU botoian klik egin eta formularioaren eremuak bete besterik ez duzue egin behar. Ibai-parkean elkar ikusiko dugu!