Proiektuak
Hondakinen prebentzioan eta ekonomia zirkularrean arreta jartzen duten jarduerak garatzen ditu Mankomunitateak Emausko Trapuketariekin elkarlanean. Trapuketarien zentrora bisita egiteak gai hauetara hurbiltzeko eta ehun-hondakinen, elektrikoen, elektronikoen eta tamaina handikoen kudeaketa ezagutzeko bidea ematen du.
Nafarroan 50 urtetik gora daramatzate lan egiten Emausko Trapuketariek. Helburu soziala eta ingurumenekoa duen taldea da, elkartasuna, gizarte-ekonomia eta iraunkorra lehenesten duena. Egiten duten lanaren alderdi ezagunenak beren azoka eta dendak dira, eta bai etxez etxe tamaina handikoak biltzeko egiten duten jarduna ere.