Nafarroako Unibertsitatearen Museoa arte garaikideko museoa da, eta aldi baterako erakusketak eta bilduma iraunkorra hartzen ditu, sortzaile handien piezekin, besteak beste, Rothko, Picasso, Chillida, Kandisky, Oteiza eta Tapiés artistenekin. Museoaren helburu nagusiak ikerketa, irakaskuntza eta zabalkundea dira, eta horretarako jardueren eskaintza zabala eta beren heziketa-taldea dituzte.
Mancoeducak eta Nafarroako Unibertsitatearen Museoak elkarrekin lan egin zuten 2020an eta 2021ean, eskola-jardueren baterako programa bat garatzeko, Vik Munizen erakusketa abiapuntu hartuta. Bertan, hondakinekin eta aztarna hidrikoarekin lotutako gaiak lantzen ziren. Horrez gain, garraioari eta airearen kalitateari buruzko jardueretan ere aritu gara lankidetzan, 2021eko Mugikortasunaren Astean.