Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Mancoeduca eta NUP elkarlanean aritu dira, herritarren zientziako proiektu bat garatzen. Proiektuaren izena Arga Ibaia da, eta bertan parte hartu zuten Bigarren Hezkuntzako irakasleek, beren ikasle-taldeekin, eta irakasletza masterreko ikasleek. Hain zuzen, flora eta fauna aurkitu eta identifikatzeko plataformen erabilera didaktikoa aztertzera bideratuta egon zen.

Proiektu honen garapenean, materialak egin dira, prestakuntza-saioak diseinatu dira irakasleentzat, web-mintegiak eman dira, Ibai Parkeko flora eta fauna identifikatzeko jarduerak egin dira eta bi biomaratoitan parte hartu da.