Ura
Jardueren eskaintza Haur Hezkuntza 2021/2022
Arazuri eta arazketaren erronka berriak
Ura araztea funtsezkoa da gizakion eta ingurumenaren osasunerako. Nola funtzionatzen du prozesu horrek?
Arteta: ura eta geologia
Zer da eta nola eratzen da akuifero bat? Artetarako bisitan, kokaleku geologiko ikusgarri batez gozatzeko aukera izango dugu.
Arteta + Egillor: lurpeko ura kontsumorako
Nondik etortzen da edaten dugun iturriko ura? Zenbat ur behar dugu Iruñerriko beharrei erantzuteko biztanle eta egun bakoitzeko? Eta etxean, zein da gure kontsumoa?
Esperimentatu Arazuri
Zeinen erraza eta atsegina den arazketa-prozesua ulertzea esperimentuak eginez!
Ura gure laguna
Jolastuko gara tanta bidaiari izatera? Dinamika eta rol-joko desberdinen bidez, gure etxeraino iritsi arte urak naturan egiten duen bidaia errepasatuko dugu.
Mendillorri urtaroz aldatzen da
Zergatik daude hain garaiak ur-biltegiak? Urak badu zaporerik? Eta usainik? Urdina da?
Uraren bidaia
Jarduera honetan, uraren ziklo naturala eta hiri-zikloa landuko ditugu eta Iruñerria urez hornitzeko iturrien berri izango dugu.
Eugiko urtegia + Urtasungo edateko uren araztegia + Mendillorriko ur-biltegiak
Ba al dakizu Eugiko urtegiak ematen duela Iruñerrian kontsumitzen den uraren erdia baino gehiago?
