Hondakinik gabeko hamaiketakoa

Aurrez aurreko tailerra
parte-hartzaile:
4119
4.00
Ikastetxea
Lehen Hezkuntza 4
Lehen Hezkuntza 5
Lehen Hezkuntza 6
Gaztelania
Euskara
0:45

Egin dezagun gure hamaiketakoak iraunkorragoak izatea! Hamaiketakorako jaten dugunaren eta jaten hori biltzeko moduaren arabera, hondakin gehiago edo gutxiago sortuko dugu. Bazenekien?

Hainbat dinamikaren bidez, sortzen diren hondakin desberdinak, nondik datozen eta beren inpaktua ezagutuko dituzte ikasleek, hartara, hamaiketakoan hondakin gutxiago sortzeko aukerak aztertzeko.

Ikasleek egun horretako atsedenaldian sortu dituzten hondakinen auditoretza egin ondoren, ingurumen-arazo batzuk landuko ditugu, adibidez, ogitarteko baten bilgarriak eragiten duen CO2 gasa. Taldeka, alternatibak bilatuko dituzte, eta, hondakinak murrizteko eta planeta babesteko, banakako eta taldeko konpromiso batera iristeko alternatiba horiek nola gauzatu pentsatuko da.

 

GARAPEN IRAUNKORRERAKO HELBURUAK:

ODS 4ODS 12ODS 13

Hauekin lan egiten dugu

Tailerra ongi egin ahal izateko, ikasleek ikusgai izango dute beren hamaiketakoa edo sortu duten hondakina. Tailerra egingo den egunean, irakasleak dokumentu hauen kopiak eginda izango ditu:
"Hondakinik gabeko hamaiketakoa. Jarraipena" eta "Ingurumen-konpromisoa. Hondakinik gabeko hamaiketakoa".

Proiektuak